2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ

ABERRIAREN MUGAK
 Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik,
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera, berria beti;
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
eta erretzen ere badaki.

ABERRIAREN MUGAK EUSKARARENAK
GURE BAITAN DAUDE GEHIENAK
EUSKARA ZABALDUAZ
LAU HAIZETARA
ZABALAGO EGITEN GARA.

Nire aberria harrizko herri bat da
hitzezkoa eta hitzekoa,
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.


Nire aberria burdin bihurri bat da
oroimenean arindua,
itsaslaminen batek herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

ABERRIAREN MUGAK EUSKARARENAK
GURE BAITAN DAUDE GEHIENAK
EUSKARA ZABALDUAZ LAU HAIZETARA
ZABALAGO EGITEN GARA.

Hitzak: Joxerra Gartzia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina